XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Naigabea ekarri ta gogoa kendu egiten dausku
Esan be, pekatuak agertuta gero, onantxe esan oi dausku abadeak:
Pekatuen ordain-saria orixe bailitzan.
Orregaitik, AUTORTZAK zerbait itxi bearra edo zerbaiti uko egin bearra dakarsku burura.
Autortza, baina, sakonean BARRUA BARRITZEA da, au da, barriro maitatzea, Jainkoari adi-adi egotea, askatasuna lortzea, pekatuaren buztarritik askatu egiten gaitu-ta.
Autortzak, beraz, ba dau pozgarri ta alaigarri dogun alderdi bat.
Pekatuaren aundia ta zabala zerbait galdu egin doguz.
Len gure barrua artegatzen eben gauza askotan ez dogu gaur okerrik ikusten.
Baiña pekatua egon, ortxe dago gaur be.
Ortxe, gizonen artean eta erakundeen artean.
Norberekeria, atseginnaikeria, norberagango uste larregia, ikusi-eziña, zapalkuntza, indarkeria, gorrotoa....